2013(e)ko abenduaren 15(a), igandea
2013(e)ko abenduaren 1(a), igandea
Argudiozko testua
ZEZENKETAK
Gaur egun
zezen festak oso ospetsuak dira Espainiako leku askotan zehar. Jende asko
ikustera joaten da, afizioa oso handia da. Iritzi desberdinak daude, batzuk
zezenketen kontra daude, beste batzuk, aldiz, haien alde, horregatik
azkenaldian gai honen inguruan polemika handia piztu da. Hala ere, zezenketen
kontra nago, guztiz kontra, eroen gauza dela uste dudalako.
Izaki
bizidunak mina egitea oso txarto dago, kasu honetan zezenak tratu txarrak
jasotzen dituzte. Egia da, gero odolkia jaten dugula baina niri gaizki
iruditzen zaidana da animaliak sufritzen ikustea ikuskizun baten bitartez eta
gainera, honetaz gozatzea. Azkenean, gu ere izaki bizidunak gara. Gainera,
zezenen hilketa motela bada, sufrimendua gero eta handiagoa.
Arriskutsua
da torerorentzat bere bizitza arriskuan jartzen duelako. Bai, biek bere arma
dute defendatzeko, toreroak ezpata, eta berriz, zezenak adarrak. Baina, toreroak
plazara irtetea aukeratzen du, horren ondorioz, diru franko irabazten du.
Zezena, berriz, derrigortuta joaten da, gainera, gehienetan hiltzen da. 2008an
44 zezenketa ospatu ziren, ospakizun horietan 357 zezen izan ziren bizitza
galdu zutenak. Hori astakeria iruditzen zait.
Zezenketen
alde daudenak kultura, tradizioa eta artea dela diote horregatik, ohitura hori
ezin da galdu, giroa oso polita sortzen delako plazan eta izugarria delako
jendea zezenen aurrean korrika ikustea. Egia da kultura dela, baina, denboraren
poderioz kultura asko sortu eta kendu izan dira, jendea aldatzen den bitartean
gauza bera gertatzen da kulturekin. Erromatarren garaian, gladiadore borrokak
oso ospetsuak ziren, baina orain ez dira onartzen. Orduan, orain zezenketak
kultura izan arren, kendu beharko ziren. Katalunian adibidez kendu egin da.
Animaliei ezpata bat ziztatzea ez da artea baizik eta tortura.
Zezenak
hiru urterekin ateratzen dira plazara. Atera baino lehen erregeak bezala,
izugarri ondo bizi direla esan ohi da. Jendeak ere esaten du zezenketarik ez
bazen egongo zezenak desagertu egingo zirela. Zezenak zezenketak izan baino
lehen ere bazeuden munduan. Zezenen etorkizuna hainbeste inporta bazaie,
zergatik egiten dute hori haiekin? Zergatik ez dituzte askatzen?
Hori
guztia dela eta, zezenketen kontra nagoela berriro esan behar dut. Jesus
Mosterin bilbotar filosofoak esaten zuen bezala, itsuak ez bagara beti zezen
torturaren aurka egon behar gara. Dena den, etorkizunean ikusiko dugu zer
gertatuko den: zezenketak kenduko dira ala gaur egun bezala jarraituko dute?
Harpidetu honetara:
Iruzkinak (Atom)
