2014(e)ko martxoaren 31(a), astelehena

Barriako Barnetegia!

                                         BARRIAKO BARNETEGIA

Duela bi hilabete, bigarren C-ko klasea bigarren B-ko klasearekin Barriara joan ginen. Bost egun igaro genituen Barrian, gure helburua ingelesa praktikatzea zen, baita ikastea ere.

Bost egun horietan, Erresuma Batuko begiraleekin egon ginen. Beraiek mota askotako jokuak prestatu zituzten. Oso pertsona onak ziren. Nahiz eta, gastelaniaz egiten saiatu, gure beharra ingelesez egitea zen. Gainera, begiraleek gastelaniaz hitz egitea ez zekitenez, gu ingelesez mintzatzen ginen.

Eguraldi txarra egin zuen... hotza handia ere bai, baina, denbora ona pasa genuen. Aktibitateak egin genituen elurrean, mendian... Barazkiak hazi genituen, baratz-ekologiko batean. Batzuetan, taldetan sailkatzen ginen. Ez bakarrik gure klasekoekin, beste klasekoekin ere bai. Horrela jende berria ezagutu genuen.

Barria barnetegia oso leku dibertigarria da. Gauza asko egin ahal dira: ikasi, mintzatu, jolastu, gaubelak egin... Hori bai, oso oportunitate ona da, ingelesa praktikatzeko aukera polita. Horregatik, denbora aprobetxatu genuen. Zorionez, azkenean, gure helburua bete genuen.